LEKEITIOKO AKARREGI PELOTA TALDEA


2013/10/03

Urriaren 4an hasiko dira barikuetako lagunartekoak eta Durangaldeko A mailako partiduak

 Zuriz janzteko sasoia ailaga da. Bariku honetan, urriaren 4an, hasiko da partidu denboraldia. Durangaldeko Herrien arteko txapelketaren A mailako eta lagunarteko lehenengo partiduak izango dira barikuan. Zertxobait beranduago hasiko dira B mailakoak.

Barikuetako lagunartekoak, 18:00etan hasita

Urriaren 4an hasiko dira barikuetako lagunarteko partiduak frontoian. Lehengo partidua 18:00etan izango da. 

Asegarceko pilotariek ateratako argazkia, Lekeition kontzentratu egon zirenean  (Asegarce)

A mailako bi partidu, 19:15ean hasita


Lagunarteko partiduen ondoren, 19:15ean jokatuko dira A mailako bi partiduak. LEA IBARRAkoen kontrako bi partidu jokatuko ditu LEKEITIOk, benjamin eta alebin mailetan. Gure A taldeko benjamimak Mikel Arrasate eta Martxel Urkidi dira, eta alebinak, berriz,  Enaitz Otxoantesana, Anartz Rementeria eta Markel Gojenola.