Udaberrian hasitako elkarlanarekin jarraituta, eskuz-binakako jaialdia
antolatu da Abadiñon eta Lekeition, uztailaren 26an eta abenduaren 1ean (finala). Jaialdian, Mexikoko selekzioko pilotari handiak
ikusteko aukera izago da bertoko pilotarien kontra jokatzen; besteak
beste, Loquillo Lopez txapeldun handiak eta Gandiaga Milloiko pilotariak hartuko dute parte.
Jaialdia Abadiñon hasiko da, uztailaren 26an, eguerdiko 12:00etan. Lekeition jarraituko du, arratsaldeko 19:00etan. Arratsaldeko partiduak hasi baino lehen, Akarregi
Pilota Taldeko umeek jokatuko dute.
Finala, abuztuaren 1ean jokatuko da Lekeition. Egun horretan, Cafes Baquek eskainitako kafeontzia zozketatuko da.
Sarrera doan izango da.